Udalak, Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, baratzezaintzako sei peoi eta lorezaintzarako edo basozaintzarako ofizial bat kontratatu nahi ditu. Horretarako, Amurrion erroldatua egon behar du eta oinarrizko errenta jaso behar izan du edo kotizaziopeko enplegu-prestaziorik ez jaso. Lanpostuak sei hilabetekoak izango dira lanaldi osoan.
Bestalde, Lanbidek diru-laguntza eman du lanpostu hauetarako eta interesatuak dauden pertsonek Lanbiden bertan eman beharko dute izena. Lehen hautaketan hartua izan direnak Amurrioko Udaleko bulegoetan eskabidea eta eskatzen den eskabidea aurkeztu beharko dituzte urtarrilaren 12a baino lehen. www.amurrio.org web gunean hautatze oinarriak aurkitu daitezke eta eskabidea lortu.
Kontratazio hauek Lanbidek langabeak kontratatzea sustatzeko Programa 4.000-ren parte dira. Enplegu-prestaziorik jasotzen ez duten langabeei eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei zuzenduta daude. Izan ere, kolektibo horri izugarri eragin die krisialdiak eta, beraz, lehentasunezkotzat hartu zituen Lanbidek. 2011. urteko programa honen helburua 4.000 langabe kontratatuak izatea izan da.