Antzokiak bertsolariak, antzerkia eta zinema eskainiko du urte hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko abe. 24a, 08:39

Antzokiak jarduera askorekin etorriko da urte hasieran. Urtarrilaren 6an VII. BECtekada egingo da Antzokian eta hilaren 8an Goibel, Hansel eta Gretel musikala egongo da. Gainera, Antzokiaren urte hasierako programazioa zinemarekin eta antzerkiarekin beteko da.

Programazioa urtarrilaren 6an hasiko da 20:00etan Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariek emango duten saioarekin. BECtekada VII. Edizioak 6 euro balioko du eta sarrerak Kultur Etxean salgai egongo dira.

Bestalde, urtarrilaren 8an, Golden Apple Quartet taldeak Goibel, Hansel eta Gretel euskarazko musikala eskainiko du 17:30ean. Grimm anaien Hansel eta Gretel istorioa ezagutzeko aukera bat da eta mundu guztiari zuzenduta dago. Sarrera 4 euro balioko ditu.

Otsailak ere antzerki ezberdinak dakartza. Alde batetik, otsailaren 4ean La Lechuga izeneko ikuskizuna egongo da eta sarrera 12 euro balioko ditu; eta bestetik, otsailaren 11ean Stradivarius musikaz eta humorez egindako ikuskizuna egongo da.

Zinemari dagokionez, urtarrilaren 8an eta 9an, Amanecer I, Crepúsculo sagaren azkenengo pelikula ikusiko da, eta hurrengo asteburuan, urtarrilaren 15ean eta 16an, Un método peligroso eta La gran aventura de Winter el delfín pelikulak egongo dira. Urtarrilaren 29an, gainera, Vicky Bikingoa eta Thorren mailua euskarzako pelikula ikusi ahal izango da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide