Abenduaren 4tik, igandea, 10era bitartean Saratxoko jaiak ospatuko dira. Bertan, kontzertuak, herri bazkaria, mus txapelketa eta haurrentzako jolasak egongo dira, besteak beste. Igandean, abenduak 4, XI. Mendi Martxa egongo da.
Abenduaren 4ean, igandea, 08:30ean herriko plazan Saratxoko IX. Mendi Martxa aterako da. Ibilbidea honako hau izango da: Sta. Cristina, Gobeo, Alto las campas, Lendoño, Mendeika, S. Cruz eta Saratxora itzuli. Guztira 17, 4 kilometro izango dira.
Abenduaren 6an, asteartea, meza nagusia egongo da 12:00etan Laudioko Santa Lucia abesbatzarekin eta 12:40ean abesbatzak eskainitako kontzertua egongo da. 18:30ean haur jolasak egongo dira herriko plazan. Hurrengo egunean, abenduak 7an, asteazkena, eguerdian beste meza bat egongo da hildakoen omenez.
Ostiralean, abenduak 9, mus txapelketa bat egingo dute 19:00etan Saratxoko eskolan. Gehienez 32 bikote jolastuko dute eta izen ematea Dani jatetxean izango da edo ordu bete lehenago. 20 euro balioko ditu eta lehenengo saria 360 eurokoa izango da, eta bigarrena 240 eurokoa.
Jaiek 23:30ean egongo den kontzertuarekin jarraituko dute eta hurrengo egunean, abenduaren 10ean, larunbata, herri bazkari batekin eta trikitixa eta su artifizialekin bukatu dira.