Armuru filatelia eta numismatika elkarteak bildumazaletasunaren inguruko erakusketa bat antolatu du. Erakusketa abenduaren 10a arte ikusi ahal izango da 17:00etatik 19:00etara lan egunetan eta 12:00etatik 14:00 asteburuetan La Casonan. Gainera, gaur, abenduaren1ean, 18:00etan La casonan numismatikaren inguruko hitzaldia egongo da.
Txanponen eta zigiluen erakusketa ez ezik, notafiliaren inguruko objektuak ikusi ahal dira. Hala, billeteak, txartelak, txekeak, edota loteria dago. Notafiliak objektu hauek ikertzen, zabaltzen eta biltzen ditu.
Bestalde, aurtengo erakusketan hontz txikiez osatutako bilduma bat ikusi ahal izango da eta bisitariek “Numismatikaren jakintza” izeneko lehiaketa batean parte ahal izango dute. Antolatzaileek galdera batzuk egingo dituzte eta beren erantzunak erakusketan bertan aurkitu ahal izango dira.
Armuru elkarteak hitzaldiak ere antolatu ditu eta gaur, abenduaren 1ean, 18:00etan numismatikaren inguruko solasaldia egongo da La Casonan. Iazko erakusketa Picasso margolariaren inguruan izan zen filatelia saila eta numismatikan, aldiz, mundu osoko kafe tapoiak eta txilinak egon ziren.