Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna egingo da eta hori dela eta Udaleko Berdintasun sailak hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola, antzerkiak, zineforuma, lehiaketa artistiko bat edota erakusketa bat.
Azaroaren 16an, osteguna, 19:00etan “Nagore” dokumentala ikusi ahal izango da Kultur Etxean eta azaroaren 17tik 18ra ikastetxeetan ikusiko da. Nagore Laffageren hilketa bortitzaren inguruko dokumentala da. Biktimaren familiako kideen zein lagunen testigantzak jasotzeaz gain, lanak prozesu judizialaren inplikatutako hainbat kideren ikuspegia ere plazaratzen du. Horrez gain, pelikulak artxibo-materiala ere biltzen du.
Azaroaren 19an, “Amor y Desamor” antzezlana izango da Amurrio Antzokian 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio ditu eta amodioari eta harremanei buruzko elkarrizketa bat da antzezlan hau. Harremanetan dagoen indarkeria eta hauei buruzko gogoeta, umorez kontatua, baina inguruan ikusten den errealitatea ahaztu gabe.
Bestalde, azaroaren 27an eta 28an, 20:00etan Amurrio Antzokian Indarkeria Matxisten Aurkako zinema emanaldia antolatu dute. Bertan, ZureVision nazioarteko IV. Lehiaketara aurkeztutako spotak ikusi ahal izango dira. Lehiaketa Mugarik Gabe erakundeak egin du eta sarrera doan izango da.
Azkenik, azaroaren 30etik abenduaren 15era “Denok bortizkeriaren aurka” V. marrazki lehiaketako marrazki guztien erakusketa egongo da Bañueta kiroldegian. Joan den urtean bezala, lehiaketa honen helburua haurrek eta gazteek indarkeria sexista ezagutu eta aurre egitea da.