Bihar, ostirala, eta hurrengo egunean, larunbata, Lezamako jaiak ospatuko dituzte Briska txapelketa batekin, kontzertuekin, herri kirolekin eta dantzaldi batekin, besteak beste.
Jaiak bihar, ostirala, hasiko dira 12:00etan San martin aldeko meza batekin eta 14:00etan 65 urtetik gorakoen Lezamatarren bazkaria izango da. 17:00etan Herriko Briska txapelketa egingo dute Lezamako herritarren artean. 21:00etan Txokolatada egingo dute eta 00:O0etan diskodantza egongo da.
Hurrengo eguna, azaroak 12, umeentzako jokoekin hasiko da 17:30ean eta 19:30 herri arteko herri kirolak egongo dira. Bertan, Lezama, Baranbio eta Larrinbeko auzokideek parte hartuko dute.
Gaueko 22:00etan Herri afaria egongo da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta momentuan bertan erosi ahal izango dira. Ondoren, EGAN taldeak joko du.
Bestalde, Lezamako jai batzordeak karpa bat jarriko du eta elizako arkupean txosna egongo da. Gainera, 23:30ean Amurriko elizatik autobusak aterako dira eta itzulera 05:30ean izango da. Jende asko egonez gero autobusa Amurriora itzuliko da haien bila.