Etxebizitza lortzeko zailtasunak daude

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko aza. 3a, 08:00

Visesak, Eusko Jaurlaritzako sustapen publikorako sozietateak 50 etxebizitza eman ditu. Guztira, 2 logelako 22 etxebizitza, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako etxebizitza 2 eta 3 logelako 28 etxebizitza dira. Etxebizitzak -garajearekin eta trastelekuarekin- 96.604 euroko eta 137.410 euro artean balio ditu. Gainera, Amurrion 56 etxebizitza gehiago egingo dituela esan du Visesak.

Visesak, Eusko Jaurlaritzako sustapen publikorako sozietateak 50 etxebizitza eman ditu. Guztira, 2 logelako 22 etxebizitza, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako etxebizitza 2 eta 3 logelako 28 etxebizitza dira. Etxebizitzak -garajearekin eta trastelekuarekin- 96.604 euroko eta 137.410 euro artean balio ditu. Gainera, Amurrion 56 etxebizitza gehiago egingo dituela esan du Visesak.

Pasa den uztailean Visesak berak etxebizitza hauen salmenta iragarri zuen bere web gunean ez zirelako guztiak saldu. Krisiaren eraginez, babes ofizialeko etxebizitza erosi nahi duten pertsonek banku eta aurrezki kutxek emandako maileguak lortzeko arazo handiak dituzte. Izan ere, prezioak oso altuak dira oraindik: aurtengo bigarren hiruhilekoan, Araban, babes ofizialeko etxebizitzen prezioa 116.800 eurokoa izan da eta libreena, aldiz, 294.000 eurokoa.

Espainiar Estatuko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, Araba osoan 2007tik 2011ko ekainera bitartean, 862 kaleratze gertatu dira egikaritze hipotekarioen eraginez. Kopuru horretatik, %12 eskuladeari dagokio, hau da, 100 kaleratze inguru egon dira Aiaraldean. Datu horien arabera, Euskal Autonomi Erkidego osoan aurtengo urtarrila eta martxoa artean 567 desjabetxe txosten arregistratu ziren. Eguneko sei.

Langabeziak gora egin du

Bestalde, Lanbideren arabera aurtengo bigarren hiruhilabetekoan Aiaraldeako langabezi tasa %14,19 izan zen. Enplegu eta Gizarte gaietako sailburu Gemma Zabaletak 2012. urtean Lanbidek zona pobretuenetan enpleguko toki-plan bat abiaraziko duela esan zuen pasa den astean: zonalde horien artean Aiaraldea dago.

Amurrio Bidean, Tokiko Garapenerako elkarteak, eskualdean 2010. urtean egon zen langabezia tasaren inguruko ikerketa bat kaleratu zuen urtarrilean. Ikerlanaren arabera Urduña ( %12,92 ), Laudio ( %12,76 ) eta Artziniega (%12,07) ziren langabezi tasa handiena zeukaten herriak; Amurrion berriz, %11,75 langabezi tasa egon zen.

Informazio gehiago

PAH  Euskal Autonomi Erkidegoko Hipotekak Kalte Egindakoen Plataforma

Bilboko Elkartzen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide