Gaur egun arlo horri buruzko hainbat ordenantza dago, baina PPk proposamena egin ondoren, horiek guztiak ordenantza bakar batean batuko dituzte. Lehendabizi kaleetan eta plazetan dauden terraza eta mahaiak erabiltzeko baldintzak jarriko dituzte, eta urtea bukatu baino lehen onartuko dela esan zuen Udalak.
Orain dela aste batzuk PPren udal-taldeak lurzoru publikoaren erabilera arau zedila eskatu zuen Udalbatzaren osoko bilkuran. Proposamenak EAJren eta PSOEren babesa izan zuen eta Bilduk, berriz, kontra bozkatu zuen. Gauzak horrela, honako alderdi hauek arautuko dituzke: terrazak eta kaleko mahaiak erabiltzeko baldintzak, salmenta ibiltaria delakoa, ekitaldi kulturalak antolatzeko arauak eta bide publikoa okupatzen duten obretako instalazio osagarriek behar duten hirigintza-lizentzia.