Ertzaintzak kutxazain automatikoak manipulatzearen iruzurraz ohartarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko urr. 13a, 08:14

 

Azken asteotan EAEko udalerri batzuetan eta besteetan antzeman den iruzur berri bati buruz ohartarazi nahi dute. Teknika hau “crash trapping” deitzen da eta banku sukurtsalen kutxazain automatikoak blokeatzean datza. Inplikatuek metalezko pletina bat jartzen dute billeteen euskarrian eta bezeroak eskatutako dirua barruan blokeatuta geratzen da. Modu honetan, egileek gerora eskuratu dezakete diru hori.

 

Azken asteotan EAEko udalerri batzuetan eta besteetan antzeman den iruzur berri bati buruz ohartarazi nahi dute. Teknika hau “crash trapping” deitzen da eta banku sukurtsalen kutxazain automatikoak blokeatzean datza. Inplikatuek metalezko pletina bat jartzen dute billeteen euskarrian eta bezeroak eskatutako dirua barruan blokeatuta geratzen da. Modu honetan, egileek gerora eskuratu dezakete diru hori.

Dirua lapurtzeko teknika itsasgarri berezi baten bidez billeteen euskarrira atxikitako metalezko xafla bat kanpoaldean kokatutako kutxazainetan jartzean datza. Horrela, lapurrek bezeroaren mugimenduak urrutitik kontrolatu ditzake eta, aldi berean, haiei erantzun azkarra eman diezaiekete, esan du Ertzaintzak.

Beste kasu batzuetan, egileek sukurtsala itxita dagoen ordutegian jarduten dute.Eragiketa gauzatu eta kontuan erregistratzen den arren, dirua ez dela ateratzen ikusten duenean, bezeroak alde egin ohi du. Une horretan, lapurrak kutxazainera hurbiltzen dira pletinak, atxikitako billeteekin, ateratzeko asmoz.

Bestalde, dirua atera aurretik, kutxazain automatikoa aztertzeko garrantziaz ohartarazi du Ertzaintzak, “txartela sartzeko zirrikituek, teklatuek, zein billeteen euskarriek ezin dituzte deigarriak diren elementu arrotzik izan”. Edozein anomaliaren aurrean edota dirua barruan geratuz gero, bezeroak ez duela kutxazainetik alde egin behar eta sukurtsala edota polizia deitu behar duela beharrezko egiaztapenak egin ditzaten ohartarazten dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide