“Baserrietan lehenengoa gizonaren hitza zen, emakumeak hauen esanetara egokitu dira”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko ira. 26a, 17:29

AMAIA NEGRO ITURREGI. Urduñan egiten ari den Agroekologia Foroan asteazkenean “Emakume Baserritarrak: bizimodu bati eusten dioten emakumeak” hitzaldia emango du irailaren 29an, azteazkena, 19:30. Amaiak Ikasketa Feminista eta Generokoetan Masterra du.

Beti esaten da Euskal Herria matriarkatu bat izan dela baserrietan emakumeek izan duten papera dela eta, Zein izan da paper hori? Beneko matriarkatu batez hitz egin daiteke?

AMAIA NEGRO ITURREGI. Urduñan egiten ari den Agroekologia Foroan azteazkenean “Emakume Baserritarrak: bizimodu bati eusten dioten emakumeak” hitzaldia emango du irailaren 29an, azteazkena, 19:30. Amaiak Ikasketa Feminista eta Generoakoetan Masterra du.

1-Beti esaten da Euskal Herria matriarkatu bat izan dela baserrietan emakumeek izan duten papera dela eta, Zein izan da paper hori? Beneko matriarkatu batez hitz egin daiteke?

Emakumeak baserrietan baserriko beste kide bezala ulertu dira, baserriak osatu duen lan talde horretan gogor aritu dira edozein motatako lanetan: atxurrarekin, kortan, animaliekin, plazan saltzen, lurra lantzen.. Esan dezakegu bazegoela lan mota batzuk gizonak edo emakumeak egiten zituztenak gehiago, baina honetan ere ezin da esan lan hoiek exklusiboak zirenik. Gizona ez baldin bazegoen etxean (lanean kanpoan egoteagatik edota gazte hil izanagatik) emakumea bihurtzen zan baserriaren arduraduna eta berak antolatu behar zituen lan guztiak alaba eta semeekin batera baserria aurrera eramateko.

Honek gauzatu izan du emakume baserritar eta euskaldun-aren irudi gogorra, boteretsua eta askoren esanetan gehiegi agintzen zuena, baina ezin dogu esan benetako matriarkatu bat izan danik. Izan ere, matriarkatua emakumeak botere formala eukitzeak suposatzen du eta baserrietan lehenengo zan gizonaren hitza, emakumeak hauen esanetara egokitu dira.

2- Egun garrantzitsua izaten jarraitzen du emakumearen papera baserrietan?

Azken mende honetan eta batez ere azken 50 urte hauetan emakumeen presentzia ezinbestekoa izan da baserriaren biziraupenerako. Izan ere, industrializazioarekin batera, gero eta gizon gehiago atera izan dira baserrietatik tailerretan lan egiteko, beraz, emakumeak baserriaren antolaketaren arduradunak eta protagonistak bihurtu dira.

3- Ze ezberdintasun daude lehengo eta oraingo baserriko bizimoduan?

Gaur egun baserriko munduaren ideologia eta simbolismoa erabat ari da desagertzen. Baserriko alde ekonomikoa (hau da nekazaritzari dagokiona) da gaur egun gehien mantentzen dana bizirik, baina baserritarrak ez dira ikusten aintzineko lan talde hori bezala. Lehen baserriaren egonkortasuna eta bizitza zen gauzarik inportanteena, eta baserriko familia osoa horretan ematen zuen bere bizitza guztia.

Orain askok ez dakite zer egin baserriarekin, beste askok txaleta bihurtzen dute, eta gutxi batzuk dira oraindino saiatzen direnak baserritik bizitzen.

4- Emakumeen esku dago baserrien biziraupena?

Emakumeek asko egin dute baserria gureganaino iristeko. Eurei esker oraindik ezagutzen dugu bizitza ulertzeko aintzineko modu hori. Emakumeek badaukate klabe batzuk, baserria bizirauteko berreskuratu behar ditugunak: alboko beste pertsonen zaintzea, lana balore bezala ulertu, natura eta nekazaritzaren erritmoak ulertu...

Gizarte honetan hainbeste alboratu diren balore hauek ezinbestekoak dira baserriko eta munduko biziraupenerako. Hauen berreskuratzea guztion eskuetan dago, bai gizonak eta bai emakumeak inplikatu behar gara honetan talde bakar bat bezala, bestela ez du ezertarako balio izango.

5- Ze onura dakar (emakumeentzat ) honelako papera izatea?

Emakume askorentzako pisu handia izan da bizimodu honen eustea. Emakumeek aipatzen dituzten baloreak kontutan hartzea eta berreskuratzea emakumeek baserrietan eduki duten ezinbesteko papera onartu eta baloratzea izango litzateke.

Horrela emakumeek baserri berriaren eraikuntzan inportanteak izan behar diren baloreak aipatzen dituzte. Gure lehengo emakume baserritarren historia eraikitzea, gaur egun eta geroko baserri eta baserritarren bizimoduaren erakusle izan behar du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide