Arabako Diputazioak eskola liburuak erosteko diru laguntzak ematen utzi du eta hori dela eta, Amurrioko PSEE- EE-ak mozio bat aurkeztu du. Roberto González zinegotziaren ustez “xahupenak murriztu behar dira, baina ez du zertan gizarte politikan eta herritarren eskubideak bermatzen dituzten laguntzetan izan behar”.
Diputazioan azaldutako 40 milioiko diru zuloa dela eta, Arabako Diputazioak kurtso berrirako eskola liburuak erosteko laguntzak ematen utzi ditu. Iaz, Arabako 20.000 ikasle inguruk jaso zuten laguntza hori: 50 euro haur hezkuntzan zegoen ikasle bakoitzak, 90 euro lehen hezkuntzako ikasleentzat eta 140 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasleentzat.
Amurrioko PSEE-EE-ko zinegotziak esan zuenez, mozio honen aurkezpenaren helburua “urriaren 20a baino lehen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskola liburuak erosteko laguntzen deialdia argitaratzea da, abenduaren 31a baino lehen onuradunak dirua laguntza hori jaso ahal izateko”. Diru laguntza hauek aurtengo aurrekontuan zeuden.