Gorobel mendilerroko artzaintzari buruzko lan bat aurkeztu zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko ira. 17a, 08:00

“Artzaintza Gorobel Mendilerroan” historikoki izan den ardi latxaren zaintzari eta gaur egungo egoera zein den aztertu dute Salvagoro Elkartearen kideek. Gainera, elkarteak jarduera horri eusteko proposamenak ere egiten dituzte bi urte iraun dituen ikerketa honetan.

“Artzaintza Gorobel Mendilerroan” historikoki izan den ardi latxaren zaintzari eta gaur egungo egoera zein den aztertu dute Salvagoro Elkartearen kideek. Gainera, elkarteak jarduera horri eusteko proposamenak ere egiten dituzte bi urte iraun dituen ikerketa honetan.

Lana ataletan zatituta dago eta bakoitzak elkartearen lan-talde jakin batek egin du. Horrela, lehenengo atalean mendilerroan dauden hondakin arkeologikoei eta paleontologia-aztarnategiei buruzko informazio eguneratua agertzen da; bigarren atalean XX. mendean artzain-jardueraren inguruko informazioa agertzen da, artzain izandakoei eta jarduerari buruzko loturiko pertsonei elkarrizketak eginez bildu dute; hirugarren atalean gainbehera doan mendilerroko artzainen gaur egungo jarduera aztertzen du.

Laugarren atalean abeltzaintzaren eta naturaren arteko harremanean agertzen da, eta azkenik, SalvaGoro elkarteak etorkizunari begira zenbait proposamen luzatzen dituzte azkenengo atalean.

Bestalde, “lana honen helburua artzaintzaren alorrean mendilerroak gorde duen ondare zabal eta baliotsua jendearengana hurbiltzea izan da, baia jarduera kontserbatzearen eta gordetzearen alde egitea ere”, SalvaGoro elkarteak dioenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide