Udalak herriko hiru zonaldeetan motorrentzako aparkalekuak jartzea erabaki du. Aparkalekuak Felix Murga kalean, Jesus de Medinabeiti eta Amurubenta kaleen arteko elkargunean eta Jesus de Medinabeitia kalearen eta Aiara etorbidearen artean egongo dira.
Udalaren zerga-erroldaren arabera Amurrion 403 motozikleta eta 304 ziklomotore daude eta aparkalekuen % 10,35 suposatzen dute. Hori dela eta, ibilgailu hauetarako behin-behineko hiru aparkaleku jarriko dituzte eta ematen zaien erabileraren arabera kotxeentzako aparkalekuak motorrei ustea begiratuko dute.
Gainera, oinezkoentzat ikuseremu txikiko lekuak aukeratu dituzte motorrak kotxeak baino baxuagoak izaten direlako. Zonalde bakoitzean hiru edo bost motorrentzako tokia egongo da.