Aiaraldea uholde arrisku potentzial esanguratsuen area da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko uzt. 25a, 08:05

Kantauriko Ur Konfederakundeak eta URA Uraren Euskal Agentziak 56 uholde arrisku potentzial esanguratsuen area definitu dituzte eta horien artean Arrankudiaga, Arakaldo, Laudio eta Amurrio daude.

Kantauriko Ur Konfederakundeak eta URA Uraren Euskal Agentziak 56 uholde arrisku potentzial esanguratsuen area definitu dituzte eta horien artean Arrankudiaga, Arakaldo, Laudio eta Amurrio daude.

Nerbioi ibaiak behin baino gehiagotan ekarri ditu uholdeak Aiaraldera eta Ekialdeko Kantauri Mugape Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Ebaluaketak etorkizunean gehiago izateko arriskua dagoela esaten du. Horren ondorioz, uholde arriskua kudeatzeko planak garatuko dira, helburua lur erabilpen berri seguruak bermatzea eta gaurko arriskua murriztu eta superfizietako ur masen kondizio morfologikoan hobekuntza hobetzea izango delarik.

Amurrion egon ziren azkenekoak 1988. urtean izan ziren eta Laudion, aldiz, 1983. urtean. Azken urte honetan jasandako uholdeek hainbat pertsonen bizia aurretik eraman zituzten eta galera ekonomikoak handiak izan ziren. Laudion bost hildako egon ziren eta urak bi metroko altuera hartu zituen herriko hainbat lekuetan.

URA-ren ustez, “ikuspuntu tradizionala uholdeek sortarazitako arazoa kudeatzeko azpiegitura defentsiboak sorrarazteari ekitean datza, baina neurri hauek, ingurumenari kalte egiteaz aparte, ez dira nahikoak izan arazoa ekiditeko”. Horregatik hain zuzen ere, “Administrazio Publikoak uholde arriskua ahalik eta gehien murrizteko, uholdeetatik at dauden garapen urbano seguruak ahalbidetu behar ditu, ibai erriberak bere funtzio naturalentzat bermatuak izan daitezen”, esaten du URA-k ebaluaketan.   

Informazio gehiago URA-ren webgunean 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide