Bihar, uztailak 24, eta astelehenean Larrinbeko jaiak ospatuko dituzte Mus txapelketarekin, kontzertuekin, herri kirolekin eta dantzaldi batekin, besteak beste.
Uztailaren 25ean, igandea, 18:30ean Larrinbeko Mus txapelketaren XII. Edizioa egingo da Iñaki Ruiz de Gordejuela-ren omenez. Inskripzioa 20 euro balioko du eta lehenengo saria 300 euro izango dira, bigarrena 150 euro eta hirugarrena 50 euro.
21:00etan suziriak eta kanpai errepika egongo dira jaiei hasiera emateko eta ordu berean herri kirolen erakustaldia izango da inguruko herrietatik etorritako taldeen parte hartzearekin. 00:30ean Lisker taldeak joko du.
Hurrengo eguna, uztailak 25, trikitixarekin hasiko da 11:30ean eta 12:00 meza egingo da Santiago Apostoluaren ohorez. Mezan gainera, herriko Biruzabal abesbatzak abestuko du eta ondoren kontzertu bat egingo du. 18:30ean haurrentzako jolasak eta eskulanak egongo dira eta 20:00etan Gorritik bere animaliak ekarriko ditu. 22:00etan Patxi Perez-en eskutik euskal dantzak egongo dira.
Bestalde, Larrinbeko Zaharberritze taldearen erakusketa ikusi ahalko da 12:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00ak arte, eta herriko argazki zaharren erakusketa 12:30etatik 17:30etara.