Bihartik, uztailaren 22a, eta igandera bitartean Maddalen jaiak ospatuko dira. Abuztuan gainera, Domingo Deunaren eta Lorentzo Deunaren ohorez egindako jaiak ere izango dira.
Uztailaren 22an, ostirala, eguna 9:00etan hasiko da herriko txistularien kalejira batekin, eta 12:30ean Meza izango da Santa Mª Magdalenaren ohorez. Ondoren, Aiara Dantza Taldearen ikuskizuna egongo da. 19:00etan herriko pilota eskolaren eskutik goma paleta partidua izango da eta 20:00etan profesionalen eskuzko pilota partidua. 23:00etan dantzaldia egongo da Disko Festa-ren eskutik.
Uztailaren 23an, larunbata, Bolo Txapelketa egingo da 11:30ean eta 18:00etan eta haur parkea jarriko dute 16:00tatik aurrera. 22:00etan Arizgoiti taldeak joko du. Uztailaren 14an, igandea, 18:00etan Emakumeentzako bolo txapelketa egingo dute.
Bestalde, Domingo Deunaren jaiak abuztuaren 8an, astelehena, izango dira. 09:00etan herriko txistulariek kalejira bat egingo dute eta ondoren meza egongo da. 13:00etan haurrentzako Junpin eta gaztelu bat jarriko dituzte eta 14:30ean herri bazkaria izango da baselizaren zelaian. 17:00etan briska txapelketa egongo da eta 21:00etan jende guztiarentzako odolosteak jarriko dituzte. Gaueko kontzertua 23:00etan hasiko da eta Ganeko taldeak joko du.
Azkenik, Abuztuaren 10an, asteazkena, Lorentzo Deunaren ohorez jaia ospatuko dute Luiaondon. 09:00etan herriko txistulariek kalejira bat egingo dute eta ondoren meza egongo da. 14:30ean herri bazkaria izango da baselizaren zelaian eta 17:00etan tute txapelketa egongo da. 18:30ean Iñaki eta Inazio Perurena harri jasotzaileen erakustaldia eta Fausto Mugueza herri kirolariaren erakustaldia ikusiko da. Gaueko kontzertua 22:00etan hasiko da eta Ganeko taldeak joko du.