Amurrio Bidean, tokiko garapenerako agentziak enpresetan aldi baterako laguntza teknikariak edukitzeko lan poltsa bat ireki berri du. Eskabide orria emateko epea uztailaren 1etik eta 8ra bitartean izango da.
Lan poltsan izena emateko Ekonomia eta Enpresa ikasketak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Zuzenbidea, Zientzia Politikoak, Soziologia edo Ingeniaritza teknikoa edo Goi ingeniaritza tituludun izatea, 3. hizkuntza-eskakizuna edukitzea eta gida baimena izatea beharko da.
Bestalde, hautatze-probetan parte hartu nahi duenak eskaerarekin batera -Amurrio Bidean-ek dituen bulegoetan daude- , eskatzen diren beste dokumentuak aurkeztu beharko ditu uztailaren 1etik 8ra Reforreko Amurrio Enpresa aldean.
Informazioa, baldintzak eta eskabide orria Amurrioko Udaleko webgunean ikusi daitezke.