Administrazio Kontseiluak herriko iparraldean gasa kanalizatzeko obren eskaintza egingo duela aprobetzatuz, zuntz optikoa ere jartzea erabaki du, herritarrengandik zerbitzurik eskatuena. Obrek 200.000 euro balioko dute eta uztailean hasiko dira.
Kanalizazio bigarren fase honekin herri osoak gasa izango du, La torre kalearen eta Otazu auzoaren artean dauden etxebizitzetara helduko baita.
Bestalde, Administrazio Kontzeiluak Euskaltel enpresarekin elkarrizketak izaten hasi da gasa jartzeko obrak egiteko egingo den lur erretenean zuntz optikoa jarriahal izateko. Horrela, bi tutu egongo liratezke, gasarena eta gainean zuntz optikoarena.