Udaberrian izandako beroa dela eta, mahastien loratzea hiru aste aurreratu da, eta ondorioz, uztaren bilketa aurreratu liteke. Gainera, pasa den urtean lortutako 700.000 botilatik gorako produkzioa lortzea espero du Arabako Txakolinak.
Txakolinaren arriskurik garrantzitsuena goizeko tenperaturen jaitsiera eta txingor-erauntsia dira. Eguraldiak horrela jarraituz gero, adituek uztaren bilketa irailean egin daitekeela diote eta ez urrian, ohikoa den moduan. Gainera, aurtengoa historian egon den produkzio handiena izan daiteke eta datorren urtekoak are handiagoak izatea espero da; izan ere, azken urteetan landatutako mahastiak produzitzen hasi dira.
Bestalde, Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak eta Arabako Txakolinak egindako akordio bat dela eta, diseinu grafikoko ikasleek etiketak egin dituzte sormarka irudikatzeko. Diseinuak gaur arratsaldean aurkeztuko dira Gasteizen.