Maria Ortega / moda diseinatzailea: “Lan gogorra aintzat hartzea guretzat oso garrantzitsua da”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko eka. 16a, 07:30

Moda-Mapa lehiaketan Euskal Herriko 60 gazte diseinatzaile eta artistetatik Aespalditzako Maria Ortegak, Amurrioko Maitane Garciak eta Zamudioko Alazne Etxebarriak osatzen duten taldea hautatua izan da. Beste 19 gazteekin batera, ekainaren 30era bitarteko epea izango dute eta 300 euroko burtsa diseinu-proposamenak egiteko. Azken modeloak katalogo batean jasotzeaz gain, Jet Lag Fest 11 Bilboko jaialdian egingo den desfile batean ikusi ahal izango dira irailaren 30etik urriaren 2ra arte. Aiaraldea.com-ek Maria Ortega elkarrizketatzeko aukera izan zuen.

Moda-Mapa lehiaketan Euskal Herriko 60 gazte diseinatzaile eta artistetatik Respalditzako Maria Ortegak, Amurrioko Maitane Garciak eta Zamudioko Alazne Etxebarriak osatzen duten taldea hautatua izan da. Beste 19 gazteekin batera, ekainaren 30era bitarteko epea izango dute eta 300 euroko burtsa diseinu-proposamenak egiteko. Azken modeloak katalogo batean jasotzeaz gain, Jet Lag Fest 11 Bilboko jaialdian egingo den desfile batean ikusi ahal izango dira irailaren 30etik urriaren 2ra arte. Aiaraldea.com-ek Maria Ortega elkarrizketatzeko aukera izan zuen.

Zer da Moda-Mapa?

Euskal Herriko gazte diseinatzaile eta artistak bultzatzeko plataforma bat da. Guk jasotako dirua proiektua egia bihurtzeko laguntza bat da. Ez dago irabazlerik, bakarrik partaideak. Lehiaketaren helburu garrantzitsuena beste marka edo denda batean erositako arropa kustomizatzea eta aldatzea da. Hau da, guk ez dugu gauza berri bat sortu behar, baizik eta erositako gauza bat aldatu.

Zuen proposamenak N.E.R.D izena du eta gizonezkoen jantzi arrunt bat jantzi urratzaile batean bihurtzea da proiektuaren muina. Nondik atera zenuten ideia?

Merkatu ikerketa askoren ostean, gure proiektua mutilei zuzendu behar genuela erabaki genuen, lehiaketa hauetan neskentzako proposamenak aurkeztea normalena delako, eta proposamen maskulinoekin irabazteko aukera gehiago genituen. Lehenengo lana, inspirazioa eta ze mutiko mota erakutsi nahi genuen erabakitzea izan zen. Hiruron artean ideiak botatzen hasi ginen eta pixkanaka proiektua egi bihurtzen hasi zen. Look-aren silueta, koloreak, estilismoa edo arropa mota aukeratu behar genuen. Nahiko erraza izan zen dena ondo erabakitzea, gu oso lagunak garelako eta oso ondo ulertzen garelako. Azkar izan genuen iritzi berdina.

Zertan inspiratu zineten?

1950eko hamarkadan gerra-ostean denboraldiko ume txikien eta gaur egungo modan dagoen “nerd” edo “kaiku” estetika horren fusioaren emaitza da gure mutila, gure proposamena. Hortik ateratzen da N.E.R.D izena. Gainera guk beste esanahi bat bilatu nahi diogu: No Entendemos Ropa sin Diseño. (Ez dugu disenurik gabeko arropa ulertzen)

Zer suposatzen du zuentzako honelako lehiaketa bat irabazteak?

Lan gogorra aintzat hartzea guretzat oso garrantzitsua da. Lan asko egiten dugu egunero, denbora asko jarri behar da honelako proiektuak aurrera ateratzeko. Nahi edo ez, ordu mordoak jartzen ditugu lan guztietan, eta, nola ez, ahalegin guztia sarituta ikusteak sortzen duen zirrara ikaragarria da.

Zein izan da zure ibilbidea diseinatzaile moduan?

Orain dela lau urte hasi nintzen moda diseinua ikasten Madrilen. Urte bete ostean Bilbora bueltatu nintzen ikastera, INEDI eskolara, gaur egun nagoen lekua. 2010ko urrian VII. GetxoModa txapelketa irabazi nuen, Euskal Herriko diseinatzaile gazteentzako aukerarik handiena. Nire lehenengo bilduma aurkeztu nuen eta sarituta izan zen. Horrek, bigarren bilduma bat ateratzeko aukera eman zidan pasa den apirilean, VIII GetxoModa edizioan.

Zer gustatuko litzaizuke etorkizunean?

Oraindik urte bete bat bukatzeko falta zait. Bukatzerakoan, JOTAMASGE  diseinatzaileekin sei hilabeteko praktikak egiteko aukera izango dut. GetxoModa irabazteagatik sari moduan jaso nuen Getxo Galanta beka, haiekin lan egiteko.Beka bukatu ostean ez dakit zer daukan etorkizunak niretzako gordeta.  Nire lana ahalik eta hoberen egiten saiatuko naiz nire ametsa egi bihurtzeko. Lan asko dago oraindik aurretik. 

Maria Ortegaren diseinuak Amurriko Merkatari egunean, ekainaren 5ean, ikusi ahal zaingo dira.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide