Juan de Aranoa Udal Arte Eskolak hurrengo ikasturterako izen emateko epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko eka. 14a, 07:30

2011-2012 kurtsorako aurretiko izen emateko epea ireki berri du Juan de Aranoa Udal Arte Eskolak eta irailaren 8ra arte egongo da irekia Kultur etxean. Eskaintzen diren kurtsoen artean, pintura, errusiar portzelana, zur lanketa, patchwork edo ehungintza daude.

2011-2012 kurtsorako aurretiko izen emateko epea ireki berri du Juan de Aranoa Udal Arte Eskolak eta irailaren 8ra arte egongo da irekia Kultur etxean. Eskaintzen diren kurtsoen artean, pintura, errusiar portzelana, zur lanketa, patchwork edo ehungintza daude.

Udal Arte Eskolak hurrengo ikasturteari begira hainbat kurtso eskainiko ditu: alde batetik, irailetik eta ekainera bitartean haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako pintura kurtsoak eta bestetik, lehenengo lauhilekoan ehozirietan kakorratz lanak, errusiar portzelana, zur lanketa artistikoa, marketeria, saskigintza, zeramika, larrukigintza, patchwork eta ehun-diseinua eta patroigintza eskainiko ditu.

Amurrion erroldatuak daudenek lehentasuna izango dute eta gutxiago ordaindu beharko dute. Aurretiko izen ematea ekainaren 13tik irailaren 8ra izango da eta eskaera gehiegi izanez gero, zozketa eta zerrenden argitalpena irailaren 12tik aurrera izango da. Matrikularen ordainketa, aldiz, irailaren 12tik 23ra izango da.

Beste alde batetik, uztailean zeramika eta eskulan tailerrak emango dira astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara Kultur Etxean. Izena emateko epea ekainaren 17an bukatuko da eta kurtsoak 26,60 euro balioko ditu Amurrioko auzokideentzat eta beste guztientzat 33,25 euro izango dira.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide