Igor Yebra dantzariak klase ireki bat emango du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko eka. 9a, 07:00

Ekainaren 11an, larunbata, 18:00etan Igor Yebra dantzariak klase bat emango du jendaurrean Amurrio Antzokian. Udal Ballet eskolak bere aldetik, hurrengo kurtsoan parte hartzeko izen emateko epea ireki berri du hilaren 30a arte Kultur etxean.

Ekainaren 11an, larunbata, 18:00etan Igor Yebra dantzariak klase bat emango du jendaurrean Amurrio Antzokian. Udal Ballet eskolak bere aldetik, hurrengo kurtsoan parte hartzeko izen emateko epea ireki berri du hilaren 30a arte Kultur etxean.

Hilaren 30ra arte Udal Ballet eskolan datorren kurtsoan parte hartzeko izen emateko epea ireki da. Alde batetik, lau eta sei urte bitarteko haurrentzako eta bestetik, sei eta bederatzi urte dituztenentzako dantza aurreko taldeak sortu nahi dituzte. Klaseak Bañueta kiroldegian izango dira eta dantza aurreko taldeek astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan -17:00tik 18:30etara edo 18:00etatik 19:30etara- izango dituzte klaseak. Helduan dantza taldea bere aldetik, astelehen, astearte eta ostegunean -18:30tik 20:00etara- izango da.

Matrikulatzea 39,67 euro balioko ditu ( Amurrioko biztanleak 31,74 euro). Hilabeteko ordainsaria 59,51 eurokoa izango da abiatze ikastarorako ( Amurrioko biztanleak 47,62 euro), 66,13 eurokoa sei eta bederatzi urte dituzten haurren klaserako (Amurrioko biztanleak 52 euro) eta 72,74 eurokoa helduentzako (Amurrioko biztanleak 58,19 euro).

Amurrioko Udal Ballet eskola 2008. urtean ireki zuten eta Igor Yebra dantzariak zuzentzen du. Hasieran 33 dantzari zeuden baina joan den urtean 55 izan ziren, helduentzako klaseak ematen hasi zirelako.   

Argibide gehiago

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide