Herriak bi hektarea gehiago izan ditzake

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko eka. 7a, 07:30

Aiara eta Amurrio arteko 15,16 eta 17 mugarrien liskarrean Espainiar Estatuko Geografia Institutuak bigarrengoari eman dio arrazoia. Hori dela eta, herri honek bi hektarea gehiago izango ditu, izan ere, orain arte Aiarak ere bereak zirela esaten zuen.

Aiara eta Amurrio arteko 15,16 eta 17 mugarrien liskarrean Espainiar Estatuko Geografia Institutuak bigarrengoari eman dio arrazoia. Hori dela eta, herri honek bi hektarea gehiago izango ditu, izan ere, orain arte Aiarak ere bereak zirela esaten zuen.

15 eta 16 mugarrien arteko tartearekin bi udalerriek ados daude, nahiz eta Arabako Foru Aldundiak ez dauka muga hauek ezartzen dituen dokumenturik. 16 eta 17 arteko distantzia dela eta, Aiarak 1889. urteko agiri batean oinarritzen da, non bi mugarrien arteko tartea lerro zuzen bat dela esaten den. Amurrio bere aldetik, 1927. urteko agiri batean oinarritzen da, bertan Zaraobe eta Saratxo komunikatzen dituen bidea mugarri horien arteko tarte moduan agertzen da.

Bi udalerrien arteko liskarrak direla eta, 2009. urteko urrian bi Udaletako teknikariak, Arabako Foru Aldundiko kartografia-teknikariak eta bertako artzainek mugarrien arteko distantziak eta mugak begiratzen egon ziren. Txostena Espainiar Estatuko Geografia Institutura bidali zuten eta kasua erakunde honen aditu batek aztertu ondoren, arrazoia Amurriori eman dio. Hala eta guztiz ere, Arabako Foru Aldundiak azkenengo irizpidea egin beharko du.

Bestalde, mendez mendeko tradizioa jarraituz bost urtetan behin Aiara eta Burgos arteko mugarriak berrikusten dituzte mugarriek dagokien tokian jarraitzen dutela egiaztatzeko. Laudiok eta Arrankudiagak ere urtero mugak berrikusten dituzte Santa Anako zelaietan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide