Amurrioko eta Luiandoko hainbat baserritar Nekasare EHNE-k sortutako kontsumo taldeak hornitzeko programan sartuko dira. Helburuak tokiko produkzioa lehenetsi, garaian garaiko jakiak bilatu eta baratze ekologikoak bultzatu dira.
Ideia kontsumitzaileen eta baserritarren artean akordio batera heltzen da, baserritarrak produktu ekologiko batzuk ekoizten ditu, besteak beste, esnea, arrautzak edo barazkiak, eta kontsumo taldeko familien artean banatzen ditu maiztasun batekin.
Salduko diren produktu guztiak aiaraldean ekoiztuak izango dira eta ekainaren 6an interesatuak daudenak bilerara joan daitezke.
EHNE Bizkaiak ekoizpen eta eredu ekonomikoei buruzko eztabaida hasi zuen orain dela zortzi urte eta eztabaida horretatik hain zuzen ere Nekasarea ekimena sortu zuen. Egitasmoaren lehenengo taldea aiaraldean sortu zen eta handik, arrakasta izan zuela ikusita, Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaldu ziren. Egun nekazaritza ekologikoaren erreferenteetako bat gure eskualdean Urduña da.