Kurtsoa ekainaren 27tik eta uztailaren 1era bitartean izango da eta 7 eta 14 urte bitarteko gazteentzat zuzendua dago. Gainera, Athletic Clubeko jokalaria den Koikili Lertxundik koordinatuko du eta beste hainbat jokalari ospetsu egongo dira.
Klaseak bi ordukoak izango dira -10:00etatik 12:00etara- Udal futbol zelaian eta teknika erabilera, taktikak eta jokoa hobetzeko balioko dute. Izena emateko epea irekita dago eta 125 euro balioko dute. Prezioaren barruan eguneroko bazkaria, udal-igerilekuetara sartzeko sarrera eta futbol-ekipamendua daude.
Bertan izango diren entrenatzaileak, futbolariekin eta jokalariekin harreman estua izateaz gain esperientzia handikoak eta titulatuak izango dira. Kikili Lertxundi 2007. urtean hasi zen Athletic Cluben atzelari gisa eta gaztetan borroka greko-erromatarrari ekin zion Espainiar Estatuko kadete mailan irabazlea izanik.