Herrian osasun zerbitzu hobeaak eskaini nahian udala anbulatorioa Hegoalden eraikitzea aztertzen ari da. Izan ere, leku honek zerbitzu berriak eskainiko lituzke, besteak beste, pediatria-zerbitzua.
Herrian 0 eta 14 urte bitarteko 460 haur daude baina ez dauka pediatria zerbitzurik Osasun Sailak horretarako 850 haur baino gehiago egon behar direla esaten duelako. Orain arte, Orozkoko haurrak Laudiora joan behar ziren eta horregatik hain zuzen ere anbulategi berrian pediatria-zerbitzua jartzea nahi dute.
Juan Antonio Olagüenagak, orain arteko alkateak “ekimen honek instituzio ezberdinen arteko kolaborazioarekin” egin behar dela esan zuen, herrian haurrak dituzten gero eta gazte gehiago daudela azpimarratuz.
Adie Orozkoko talde independientearen eta hauteskundeetako irabazlearen programaren proposamenetariko bat anbulatorioan zati baterako pediatra zerbitzua sortzea izan da.