Maiatzaren 22ko hauteskundeak direla eta, igande honetan, hilaren 29an, egingo da XIII. Txakolin Eguna. Bertan, Kantauri itsasoko antxoa eta Murgiako barraskilo dastatzea, eta Arabako txakolina frogatzeko aukera izango da.
Egunean txakolinarekin batera hainbat euskal produktu dastatu ahal izango dira, besteak beste, txistorra, Aginagako angulak, baratxuri-piperrekin bakailaoa edo txanpiñoi erreak, eta oilasko txapelketa egongo da. Horrekin batera, produktu batzuen eta besteen azoka egongo da eta slow food laborategi bat.
Bestalde, “Arabako Txakolin 2010” Santiago Laresgoiti Solaunek, Julián Reguera Bardecik eta Ramón Martínez Martínez txakolin produktoreek jasoko dute Udaletxean egingo den ekitaldi batean. “Hiru produktoreek gure baraiaren txakolin produkzioaren espiritua eta tradizioa mantentzen jakin izan zuten eta haiei zor diegu egun gure txakolinak duen jatorrizko izena”, esan zuen Pablo Isasik Amurrioko jarduneko alkateak.