Gaur “Komiki emakumeak, umorezko marrazkigile” erakusketa ikusteko azkenengo eguna da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko mai. 19a, 08:00

Pasa den maiatzaren 17an, asteartean, Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Eguna izan zen eta hori dela eta, Komiki emakumeak, umorezko marrazkigile erakusketa dago Bañueta Kiroldegian. Gaur ikusteko azken eguna da eta Lesbitoria-Gaysteiz Elkarteak antolatu du. 

Pasa den maiatzaren 17an, asteartean, Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Eguna izan zen eta hori dela eta, Komiki emakumeak, umorezko marrazkigile erakusketa dago Bañueta Kiroldegian. Gaur ikusteko azken eguna da eta Lesbitoria-Gaysteiz Elkarteak antolatu du. 

Komikietako hamabi emakume, dibertigarriak, heteroak, maiteminduak, amorratuak, ironikoak, lesbianak, borrokalariak, argiak, bakarrak, gazteak, ez horren gazteak...Hamabi emakumek beren bineta eta tira komikoen bitartez munduaren ikuspuntua, harreman pertsonalena, bikoteena, gizon zein emakumeen artekoa ematen dute.

Erakusketa Lesbitoria-Gaysteiz Elkarteak antolatu du eta umore grafikoaren autore euskaldunen zein espainiarren lanak biltzen ditu. Jarduera honen helburuetariko bat emakume hauen lanak ezagutzera ematea da, gizonek menperatzen duten mundu horretan emakumeek ere presentzia dutela nabarmentzea, alegia.

Pasa den martxoan, herriko liburutegian emakume komikigileei buruzko erakusketa egon zen. Bertan, komiki munduan dauden emakume egile garrantzitsuenen errepasoa egin zen, baina oraingo honetan humore grafikoa egiten duten emakumeei tokatzen zaie.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide