Cesar Nuñez Alvarez (42 urte) leondarrak Jaietako kartel lehiaketaren lehenengo saria irabazi du eta Idoia Bueso Anguitak (12 urte) eta Xabier Eguia Arriolak (9 urte), berriz, haurrentzako lehenengo eta bigarren saria eraman zuten pasa den astelehenean egindako sari banaketan.
Guztira 17 pertsona izan dira jaietako kartel lehiaketan parte hartu dutenak, horietatik 7 Amurriokoak ziren eta beste hamarrak Okondo, Murga, Gasteiz, Elorrio, Zarautz, Donostia, Bilbao eta Nafarroako hainbat herrietakoa. Cesar Nuñez Alvarez Astorgakoa da eta Estatu Espainiarreko hainbat hirietako jaietako eta inauterietako kartel lehiaketak irabazi ditu, hala nola, Huelva, Burgos, Jaén, Alicante edo Sevilla.
Bestalde, Haurrentzako Amurrioko jaiak kartel Lehiaketa 2011 Idoia Bueso Anguitak eta Xabier Eguia Arriolak irabazi dute. Buesoren kartela jaietako programazioaren liburuxkaren atzeko aldean ikusi ahal izan da. Aurten 85 haur aurkeztu dira eta parte hartzaileen lanak maiatzaren 22ra arte ikusi ahal izango dira La Casonan.