Maiatzaren 13an, ostirala, Oinezbusa ekimenaren festa egingo du Udalak Juan Urrutia plazan 17:00tatik aurrera. Ekimen honen helburua ikasleak eskolara oinez edo bizikletaz joatea da, kotxea edo autobusa alde batera utziz eta ibilbide seguru, ekologikoak eta osasungarriak erabiltzea.
Oinezbusa haurrei eskaintzen zaien zerbitzu baten proiektua da, egunero eskolara oinez joan daitezen monitore batek lagunduta, alegia. Udaleko Ingurugiro Arloak hainbat ibilbide proposatu ondoren, guraso elkarteek, herriko hezkuntza komunitateak eta udaltzaingoak ideiak eta elkarguneak adostu dituzte .
Ostiraleko jaian higikortasunarekin zerikusia dituzten jokoak eta tailerrak egongo dira, bertso saioak, kale animazioa eta txistorra dastatzea egongo da.