Akziodunen Batzar Nagusia dela eta, Pedro Abasolo konpainiako presidenteak esan zuen iazko bigarren seihilekoan susperraldia hasi zela eta krisialditik “indartuta” atera direla. Errentagarriak ez ziren negozioak utzi eta hazkunde potentzial handia duten herrialdeetan inbertitzea dute asmoa.
Martxoan Tubos Reunidos enpresak 2010. urtea 14,2 milioiko galerekin bukatu zuela esan zuen, baina pasa den astean Abasolok esan zuen lehenengo hiruhilabeteko irabaziak “nazioarteko tutuen eskariaren gorakada, presioen hobekuntza, enpresak egindako aktibitate komertziala eta balio erantsia duten produktuen salmenten igoera dela eta” izan direla.
Etorkizunean taldea nazioarteko merkatura begira jarriko dela adierazi zuen Abasolok merkatu internazionalera begira egongo dela adierazi zuen Abasolok. Tubos Reunidos konpainiaren arabera, lehenengo hiruhilabeteko hauetan Brasilen, Europako ekialdean eta Afrikako iparraldean hainbat kontratu ixtea lortu dute.
Beste alde batetik, pasa den urteko irailean LAB sindikatuak enpresak aldi baterako beharrak asetzeko bi lan burtsa osatu nahi zituela salatu zuen. “Dena ondo dabilela eta joango dela iragartzen dute, baina administratzaile horiei hain ondo joan dakiokeen, aldi baterako eta prekarioa den lana bultzatu behar dute”, adierazi zuten sindikatutik.