Maiatzaren 3an, asteartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Plan Hidrologikoaren inguruko herritar foroa izango da Katekesi aretoan 19:00etan. URA – Uraren Euskal Agentziak bultzaturiko prozesua da eta herritarrek zein uraren esparruan dauden eragilerik garrantzitsuenak parte hartuko dute.
Uraren Esparru Zuzentaraua ezartzeko prozesuaren ondorioz, ur-administrazioek plan hidrologiko berriak prestatu behar izan dituzte. URA-k herritarrek plan horiek prestatzeko lanean parte har dezaten prozesua abiarazi du. Programak hainbat helburu ditu: alde batetik, EAE-ko barnealdeko Arroen Plan Hidrologikoen zirriborroak eragile batzuekin eta besteekin egiaztatu nahi dira, eta bestetik, ekarpenak jaso nahi dira, Kantauriko eta Ebroko Mugapeen Plan hidrologikoak berrikustea.
Plangintza hidrologikoak herritarrengana hurbiltzeko asmoz, 9 herritar foro antolatu dira EAE-aren hainbat herrietan eta horietariko bat Amurrion izango da. Bertan, plan hidrologikoaren edukiak aurkeztuko dira eta Amurrio aldean ezarri nahi diren neurriak azalduko dira.
Beste alde batetik, URA-k pertsonak edo erakunde ezberdinek prozesuan parte hartu dezaten, hiru bide jarri ditu abian: ekarpenak edo iritziak helbide elektroniko honetara bidali daitezke ( participacionplanhidrologico@uragentzia.net), gutxi barru abian jarriko den blogaren bitartez edota hainbat herrietan egingo diren foroetan parte hartuz. Era berean, bere webgunean (www.uragentzia.euskadi.net) informazio guztia aurkitu daiteke.