Aurtengo jaietan zezen plaza berria estreinatuko da zeinek 1.500 pertsonentzako lekua izango duen. Erdialdeko pasilloek zabalera bikoitza izango dute eta ondorioz, eserlekuetarako sarrera erresagoa izango da.
Gainera, Udalak 33.654 euro gastatuko ditu abuztuaren 15ean egingo den zekorketan. Bertan, bi zekorketarik, Victor Barriok eta López Simonek, sei zekor jokatuko dituzte. Azken honek Arnedoko zezenketako urrezko eta zilarrezko zapatak lortu zituen pasa den urtean eta Barriosek Madrilgo San Isidrotako jaietan jokatuko du.
Era berean, zezen-klubak jokatzeko behien ikuskizun bat prestatu du egun horretarako eta abuztuaren 14an errekortadoreak egongo dira.
XIX. mendeko zezen plaza
Bestalde, 2007. urtean Aldama auzoan aurkitzen den XIX. mendeko zezen plaza bat aurkitu zen, “Aldamako zezen plaza ohia” ezagutzen dena. 14.489 metro karratuko harriz egindako harresi bat da eta bertan, Aldamako kondeak zezenketak antolatzen zituen auzoko jaietan. Hala eta guztiz ere, Udalaren ustez artegi moduan eraiki zen.