Gurea Gaztelekua urritik itxita dago eta esleipen prozesua bukatu arte enpresa batek eramango du.
Udaleko Tokiko Batzordeak Gurea Gaztelekua gazte zentroa kudeatzeko esleipena hasi zuen martxoaren 3an, baina prozesu hori bukatu arte, Aisilan XXI kultur kudeatzaileak egingo du lana. Enpresa bost hilabetez egongo da, hurrengo lau urteetan Gaztelekua noren esku jarriko den jakin arte.
Gazte zentroa urrian itxi zen erreformak egiteko eta hezetasun arazoak konpontzeko. Harrezkeroztik ireki gabe egon da. Gaztelekua 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lekua da; jokuak, billarra, pelikulen proiekzioak edota aldizkari, pelikula eta bideojokoen mailegua dauzkate, besteak beste.