Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, II Topaketa Literarioa egingo da Kultur Etxean apirilaren 8an 19:00etan. Pertsonek gustuko duten testu bat aukeratu ahal izango dute eta bertan irakurri.
Pasa den urtean literatura irakurtzea maite duten pertsona talde bat bildu zen eta lehenengo Topaketa Literarioa egin zuen Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin.
Parte-hartzaileak entzule moduan joan daitezke eta gogoko dituzten testuak zein idatzi propioak eraman. Pasarteak euskaraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean egon daitezke eta helbide honetara bidali behar dira apirilaren 6a baino lehen: literaturatopaketa@gmail.com .
Antolatzaileek testuarekin batera, egilearen izena eta lanaren izenburua aipatzea eskatzen dute eta nahi duenak pasarte hori aukeratzeko zergatia idatzi dezake. Igorlea anonimoa izan daiteke.
Pertsona batzuek rapsoda moduan arituko dira eta jasotako testuak irakurriko dituzte, baina nahi duenak aukeratu duen idatzia irakurri dezake.
Talde honek bilatzen duena herritarren eta literaturaren arteko giro atsegina lortzea da.
Informazio gehiago hemen