Apiriletik aurrera Amurriok eta Laudiok eguneko esnea izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko mar. 24a, 07:31

Arabaesnea kooperatibak gehigarri artifizialik gabeko esnea eskuratzeko makinak jarriko ditu Laudioko Abasto plazan eta Amurrioko elizatik gertu. Esnea jetzi berria izango da eta pasteurizazio prozesu bat igaroko du.

Arabaesnea, ekoiztutako esnea zuzenean saltzeko helburuarekin, 2009. urtean hasi zen Murgia, Gasteiz, Araia eta Agurain herrietan esne makinak jartzen. Denborarekin, eta izan duten arrakasta ikusita, ekimena Aiaraldera zabaltzea erabaki dute.

Esnea goizero aldatzen da uneoro eguneko esnea edukitzeko, eta amaituz gero, abeltzainak abisu bat jasotzen du berriz ere bete dezan. Makina hauek lau gradu zentigradutan mantentzen dute produktua eta ontzia beterik dagoela, txorrota esterilizatzen dute, hurrengo erabilerarako prest egoteko.

Nola funtzionatzen du?

Txanpona sartzen da, txorrota kokatzen den leihatila irekitzen da, botila txorrotaren azpian jartzen da eta botoia sakatzea besterik ez dago. Gainera, ontzia etxetik eraman daiteke edo bertan erosi. Izan ere, esne makinaren alboan plastikozko nahiz beirazko botilak dituen beste bat egongo da, eta horrela, hurrengo batean ontziak berrerabili ahal izango dira.

Arabaesnea hamar ekoizleren artean sorturiko kooperatiba da. Bitartekari zein marka handiek ezartzen dizkieten gehiegizko prezioak saihesteko eta kontsumitzaileak esnearen zaporea berreskuratzeko sortu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide