14 alkateek aerosorgailuen inguruko planaren aurkako manifestua sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko mar. 16a, 08:00

Okondo eta Amurrioko alkateek aerosorgailueen aurkako manifestua sinatu zuten pasa den astean Arabako beste 12 alkaterekin batera. Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak onartu zuen Mugarri Plana defendatzen du.

Arabako 14 alkatek energia eolikoaren aurka ez daudela argi utzi nahi izan zuten, energia-iturri berriztagarri moduan ikusten dutelako. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Arlokako Lurralde Planak aerosorgailuak jartzeko zehaztu dituen tokiak zalantzan jartzen dituzte, Mugarri plana alternatiba moduan aurkeztuz.

Orozko eta Amurrioko alkateek aerosorgailueen aurkako manifestua sinatu zuten pasa den astean Arabako beste 12 alkateekin batera. Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak onartu zuen Mugarri Plana defendatzen du.

Arabako 14 alkateek energia eolikoaren aurka ez daudela argi utzi nahi izan zuten, energia-iturri berriztagarri moduan ikusten dutelako. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Arlokako Lurralde Planak aerosorgailuak jartzeko zehaztu dituen tokiak zalantzan jartzen dituzte, Mugarri plana alternatiba moduan aurkeztuz.

Plangintza hau 2009. urtean onartu zen hurrengo hamar urteetan Araban energia berriztagarriak sustatu eta garatzeko. Bertan, 2009. urtean 28,6 MW-ko potentzia izaterik 2020. urtean 259MW-koa izatera pasatuko dela esaten da, eta era berean, Arabako berezko ezaugarriak eta bere biodibertsitatea errespetatuko direla adierazten da.

Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Eolikoen Arlokako Lurralde Plana egingo du eta beraz, Mugarri Plangintzak ez luke balio judizialik edukiko.

Bitartean, Ganekogortan parke eoliko egiteko proiektua baimentzeko prozedura hasi zen pasa den astean. Zanpatu Bizirik, Aiaraldeko ingurumenaren babesaren aldeko asanbladaren ustez, “EAEn ezarri nahi den moduan, energia eolikoa ez da jasangarria eta ez da ditugun energia arazoen konponbidea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide