Tubos Reunidos enpresak 14,2 milioiko galerarekin bukatu du 2010. urtea merkatu nazionalean zuen banaketa negozioa uzteagatik eta bere sare nazionala salmentan jartzeagatik. Espainiako Estatuan dituen 24 biltegi salduko ditu.
Enpresak esan duenez, “soldadurarik gabeko tutuak besterik ez ditugu egingo eta pixkanaka negozio ez estrategikoak alboratuko ditugu errentagarritasuna eta estruktura hobetzeko”. Linea berria zehaztuko duen plangintza estrategikoa apirilean aurkeztuko dute .
Etorkizunean empresa nazioarteko merkatura begira jarriko da, izan ere, merkatu nazionalak “gutxi ematen du eta ez da erakargarria”, esan du Pedro AbasoloK, Tubos Reunidos enpresako presidenteak. Besteak beste, nazioarteko merkatu hauetara bideratu nahi dute ekoizpena: AEB, India, Ekialde Urruna, Europa, Afrika, Brasil eta Korea