Saltokietan energia-kontsumoa gutxitzeko lanpara aurreztaileak banatu ditu Energiaren Euskal Erakundeak Arabako Merkataritza Federakundearen laguntzarekin. Laudion eta Amurrion 230 kutxa eman dituzte.
Helburua energia-kontsumoa murriztea eta dirua aurreztea da. Lanpara hauek erabiliz gero, argi faktura %80an murriztuko da, izan ere, lanpara hauek %40 baino gutxiago kontsumitzen dute.
Gasteizko, Laudioko eta Amurrioko 1.200 saltokitan 18.500 lanpara banatu dituzte. Merkatariek hiru kutxatik bi aukeratu beharko dituzte: kutxa batean 20 watt-eko bost halogeno-lanpara daude, bestean, 32 watt-eko sei fluoreszente, eta hirugarren kutxan 51 watt-eko sei fluoreszente .