Emakumeek idatzitako komikien erakusketa ikusi daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko mar. 1a, 08:00

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, liburutegian emakume komikigileei buruzko erakusketa izango da hilaren 31a arte. Komiki munduan dauden emakume egile garrantzitsuenen errepasoa egiten da, tartean, Marjane Satrapi, Persepolisen egilea, Roberta Gregory, Bichy Bitch pertsonaiaren autorea, edo Maitena daudelarik.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, liburutegian emakume komikigileei buruzko erakusketa izango da hilaren 31a arte. Komiki munduan dauden emakume egile garrantzitsuenen errepasoa egiten da, tartean, Marjane Satrapi, Persepolisen egilea, Roberta Gregory, Bichy Bitch pertsonaiaren autorea, edo Maitena daudelarik.

70eko hamarkadatik aurrera, emakume komiligile ugarik komiki alternatiboak eta feministak sortzen hasi ziren. Horien artean, Aline Kominsky, Mary Fleener, Trina Robbins edo Phoe Gloeckner daude.

Lan horietan emakumeek haien kezkak eta barruko-gaiak, erotiko zein sexualak, agertzen dira. Gai sozialak azalarazten dituzte eta norberaren esperientzietan oinarritutako istorioak kontatzen dituzte. Tratu txarrak, intzeztu-abusuak, bortxaketak edo bularreko minbizia dira liburuetan agertzen diren zenbait gai.

Emakume egile askok gainera, Maitena eta Betecher adibidez, umorea erabiltzen dute mundu sistema patriarkalean emakumeak duen papera zalantzan jartzeko. Askotan, karikatura erabiliz, “mundu ideala” kritikatzen dute eta emakumeak objektu moduan tratatzen dituen mundu hau azalarazten dute.

Erakusketa, emakume komikigileen historia eta egile batzuen biografia kontatzen duten 10 panelez osatua dago.

Beste ekintza batzuk

Era berean, emakumeek eta emakumeentzat idatzitako liburu-erakusketa izango da martxoaren 31a arte liburutegian, eta haur-liburutegian, aldiz, euskal emakume idazleen ipuinak ikusi ahal izango dira.

Beste alde batetik, Aurreraka Emakume Elkarteak martxoaren 5etik apirilaren 9ra bitartean, familientzako hau masaje tailerra antolatu du eta martxoaren 11an musikaz girotutako afaria egingo du.

Martxoaren 12an Amurrio Antzokian El club de la mujeres invisibles antzezlana izango da eta hilaren 18an sexualitate femeninoaren inguruko hitzaldia egingo da Kultur Etxean.

Urtero bezala,Berdintasunerako IV. Herri Milia egingo da martxoaren 19an, eta egun beretik eta apirilaren 3a bitartean, “Emakumea eta enplegua” erakusketa ikusteko bisita gidatuak egingo dira Bañueta Kiroldegian.

Leku berean baina apirilaren 18tik aurrera, Mujeres que miran erakusketa egongo da Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren eskutik.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide