Elkarteak udaran Errusiako eta Txernobileko umezurtzak edo familia desegituratuetatik datozen haurrak hartzeko kanpaina abiatu du. Murmansk, mendebaldeko Siberia, Volgogrado eta Briansk eskualdeetako umeak dira eta gehienek gabezi afektiboak dituzte. Hori dela eta, helburua osatze psikologikoa da.
Gastua abegi-familien esku egongo da, baina Bikarte finantzaketa bila ari da kostu hori murrizteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu elkartearen webgunea www.bikarte.com edo deitu 605 709 022 telefonora.
Elkarte hau 1997. urteko udaran hasi zen lanean eta harrezkeroztik 1.700 abegi egitea lortu dute. Iaz, adibidez, 103 haur hartu zituzten udaran eta horietatik bi Amurrion izan ziren.