Fibromialgia eta Neke Kronikoaren elkarteak irteera bat antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2011ko ots. 10a, 08:10

Fibromialgia sindrome erreumatiko kronikoa da eta mina eragiten du giharretan, zurdetan, giltzaduretan eta gorputzeko beste hainbat zuntzetan. Nerbioi aldeko Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Elkarteak (AFAN) gaixotasun hau pairatzen duten pertsonentzako hitzaldiak, jardunaldiak, formazioa eta irteerak antolatzen ditu.

Fibromialgia pairatzen duten pertsonentzat aisialdia eta euren gaixotasuna beste pertsonekin konpartitzea oso garrantzitsua da. Horregatik, hain zuzen ere, AFAN elkarteak zenbait irteera egiten ditu.

Oraingoan, EITB-ko “Aspaldiko” programara joango dira. Autobusa 14:00etan irtengo da eta programak lunch bat eskainiko du. Elkarteak, gainera, bi pertsonentzako zirkuitu termal bat zozkatuko du. Izen-ematea AFAN-ek Laudion duen egoitzan ( Villa Vieja, 6) egin dateke edo telefono honetara deitu daiteke ( 654 12 19 46). Dena doan izango da.

Fibromialgia

Gaixotasun kronikoa da eta agertu eta desagertu daiteke. Oraindik ez da haren jatorria ezagutzen, baina batik bat, emakumeek izaten dute.

Fibromialgia ondorengo sintomekin lotzen da: nekea, giltzaduretako zurruntasuna, lo egiteko arazoak, buruko mina, eskuen eta hanken sorgortzea, depresioa, antsietatea eta urduritasuna. Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) ez zuen 1992. urtera arte gaixotasun moduan onartu eta sintomak beste gaixotasun batzuekin lotuak daudenez, askotan diagnostiko zaila du.

AFAN duela urte batzuk Laudion hasi zen eta azken urteotan Amurrioko jendea ere bildu da. Pasa den urtean, adibidez, hainbat hitzaldi eta jardunaldi prestatu zituzten, hala nola, gatazkak konpontzeko tailerra edo gaixotasun kroniko bat duen pertsona batek sentitzen duena adierazteko jarraibideei buruzko hitzaldia.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide