Orain dela bost hilabete erretiratuentzako zentro berria ireki zen, baina erabiltzaileen arabera, altzariak falta dira. Egun dauden altzari bakarrak aurreko erretiratu-etxeak zituenak dira eta askotan ez dira nahikoak.
Instalazio berriak egongela handi bat du, baina nagusiek diote ezinezkoa dela dantzaldiak egitea, ez dagoelako altzari nahikorik. Egun, kafea bazkide batek jarritako kafetera batekin egiten dute eta harraskarik ez dagoela salatu dute.
Haien esanetan, udalak, taberna kanpoko pertsona bati esleitu behar dio, honek zentroa ireki eta itxi dezan, lokalaren ardura hartu eta asteburuetako dantzaldietan musika jarri dezan. Orain bazkideek egiten dute lan hori eta egoera prekario hau denboran luzatzeak kezkatzen ditu.
Aurreko lokalean taberna zegoen, baina orain Las Cuatro Torres elkarteko bazkideek horretaz okupatu behar dira udalak taberna enkante-lehiaketan ateratzen duen bitartean.