Amurrio Bidean, Tokiko Garapenerako elkarteak, eskualdean 2010. urtean egon den langabezia tasaren inguruko ikerketa bat kaleratu du. Ikerlanaren arabera Urduña ( %12,92 ), Laudio ( %12,76 ) eta Artziniega (%12,07) dira langabezi tasa handiena daukaten herriak; Amurrion berriz, %11,75 langabezi tasa dago.
Sexuari dagokionez, langabezia gehien pairatzen dutenek emakumeak izaten jarraitzen dute; izan ere, Orozkon izan ezik, beste herrietako gizon askok eskualdeko industrian lan egiten dute eta normalean, sektore honek gizonezko gehiago enplegatzen ditu emakumezkoak baino. Orozkon, Artiach enpresak emakumezko gehiago enplegatzen ditu eta, horregatik hain zuzen ere, herri horretan langabezi femeninoa txikiagoa da.
Adinaren arabera, 25 eta 44 urte arteko pertsonak dira langabezia gehien pairatzen dutenak, baina ikerketaren arabera 44 urte baino gehiagokoak gero eta gehigo dira.
Ikerketaren helburua egoera zelan dagoen ikustea da, herrien posizioa jarraitu eta aldaketa handia balego, azkar antzemateko eta euren arrazoiak bilatzeko. Elkartearen arabera, egungo pertsona aktiboen datuak 2001. urtekoak dira, gaurko errealitatetik urrunduak, eta horregatik hain zuzen ere, datu horiek gaurkotu dituzte.