Normalean San Isidro osteko lehenengo igandean ospatzen da jaia, baina aurten 29an egingo da.
Prentsa-ohar baten bidez, Arabako Txakolina Jatorri Izendapeneko zuzendari-gerentea Jose Antonio Merinok adierazi zuen, hasiera batean Arabako Takolin Eguna 22an egingo zela, baina Udal eta Foru hauteskudeak direla eta, maiatzaren 29an egingo dela azkenean.
Egun horren helburua Araban produzitzen den ardoa ezagutaraztea eta txakolinaren denboraldi berria aurkeztea da. Gainera, Arabako ardo honen alde lan egin duen jendea omentzen da eta daztatzeko aukera eta artisau-azoka egoten da.
Programaketa Udalarekin batera egin da eta aurtengoa 2010. urtekoa bezain ona izatea espero da. Pasa den urtean 5.500 pertsona bertaratu ziren eta zazpi upeltegietako txosnak egon ziren.
Gure eskualdean Arabako Txakolina ekoizten duten zazpi upeltegi daude, zeinek 2010. urtean 330.00 botila inguru ekoiztu zituzten.