Udalak lau ondasun higiezin enkantean atera zituen 814.000 euro irabaziz. Elexondo kalean dagoen 462 metroko tarteko solairu bat, merkataritza lokal bi eta garaje partzela bat dira saldu diren ondasunak.
Udalak 969.000 euro balio zuten zazpi lokal jarri zituen salmentan eta azkenean esku pribatuetara joango diren lau saltzea lortu du. Erosleek salmentak suposatu dituen zerga guztiak ordaindu beharko dituzte, hala nola, enkantean jartzeko egin zen publizitatea, notarioa edo ondasun transmisio zerga.
Saldu den lokalik handiena Vital Kutxako eraikinean dagoen 462 metroko tarteko solairu bat da; 520.000 euro balio ditu, hain zuzen. Eraikin berean 80 eta 45 metroko lokal bi saldu dira 152.200 eta 103.00 eurotan, hurrenez hurren. Laugarrena Elexondo kaleko seigarren zenbakian dagoen garaje partzela bat izan da, 38.680 eurotan.