Obra ekainean hasi zen eta kristalezko igogailua jartzea besterik ez da falta. Egun auzo horretara daramaten eskailerak oso maldatsuak dira, eta oztopo arkitektoniko hori dela-eta, jende askok buelta oso eman behar du.
Nahiz eta lanak maiatzean Excavaciones Olloquiegui eta Maldadia enpresei esleitu, hondeatzeko makinak, aldiz, ez ziren ekainera arte hasi lanean. Obra Espainiar Estatuko E planak ordaindu du eta bukatzeko epea abendua izan zen.
Pablo Isasik, Amurrioko alkateak, igogailuaren muntaketa geratzen dela adierazi zuen, aurretik Dionisio Aldama kaleko eskailerak bota eta hondeaketa-lanak egin behar izan dituzte, zortzi metroko zuloa eginez. Igogailuak 8,40 metroko tartea izango du eta Armurulanda enparantzako salerosketa gunean geraleku bat izango du.
Behealdeko sarrera Foru kalean egongo da, eskailerak zeuden tokian, eta goialdean berriz, Dionisio Aldamatik sartzeko, 18 metroko pasabidea egongo da.