Andra Mari Nahuel Huapi gobernuz kanpoko erakundeak urteak daramatza Argentinako Patagonia zonaldean lanean. Proiektuen artean, alfabetatze programak, negutegi bat, haurtzaindegi bat eta okindegi bat daude.
Ana Maria Zulueta, Virgen Niña eskolako kidea, Argentinako San Carlos de Bariloche herrira joan zen solidaritate lanak egitera. Bertan, 10 urte eman zituen zonalde horretako maputxe herriarekin, komunitate pobreenetariko bat.
Harrezkero, bazkideen laguntzari esker, okindegi bat, 400 pertsonentzako jantokia, autohornikuntzarako egutegiak, helduen alfabetatze programak, etxe konponketak edo osasun arazoak eta elikatu gabeko haurrentzako haurtzaindegi bat lortu dituzte.
Gauza hauek guztiak haurren eta emakumeen egoera hobetzea dute helburu, izan ere, kolektibo hauek dira pobrezia gehien pairatzen dituztenak.
Andra Mari Nahuel Huapi, Argentinako herri horretako zaindaria, gobernuz kanpoko erakundeak Ana Maria Zulueta irakasleak sortu zuen Barilochen 2005. urtean eta Amurriora itzuli eta gero, 2007.urtean, aurkeztu zuen. Guztira, 110 lagun dira boluntario gisa daudenak eta erdietsi dituzten azken gauzak haurtzaindegirako sehaskak erosteko dirua biltzea eta familia bati elektrizitatea iristea izan dira.