Bostarratxeta-Astepe gainaldera iristeko baso-bidearen egokitzapena Excavaciones Lusarreta S.A enpresak egingo du eta 20.772 euroko kostua izango du. Mendi-bideak zazpiehun metro baino gehiago izango ditu, eta 200 baso-hektareatarako sarbidea izango da.
Neguan igarobide hori iraganezinezko izaten da eta udan, aldiz, ureztatutako puntuak sortzen dira. Aurrekontuaren %80 Arabako Foru Aldundiak emango du, eta lurzoru pribatu zein publikoetara sartzeko bidea egingo dute.
Beste alde batetik, Udalak 16.348 euroko gastua baimendu du Larrabide auzorako bidea zolatzeko. Auzokideek euren etxeetara sartzeko bidearen egoera tamalgarriaz kexa jarri zuten orain dela urtebete. Foru Aldundiko Ingurumen Sailak orain dela gutxi auzo horretako edateko ur sarea berritu eta gero, bidea gehiago kaltetu da.