Pasa den urtean Klaus zikloiak herriko hainbat mendi suntsitu zituen, horien artean Bostaretxeta-Bakuna mendia. Hasieran 12,31 hektarea zirela pentsatzen zen, baina zuhaitzak landatu eta gero, kaltetutako zonaldea handiagoa dela ikusi dute.
Bostaretxeta-Bakuna mendian leheneratu behar diren hektareak hiru gehiago dira eta, beraz, hasierako aurrekontua, 34.400 euro, 47.400 euro izatera pasatu da. 13.000 euro horiek Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu.
Aurtengo martxoan Xynthia ziklogenesi lehergarriak 160.000 metro kubo egur hondatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioaren arabera. Horietatik 100.000 Araban, eta Aiaraldean, aldiz, bi heren.